martes, 13 de julio de 2010

SRIren Sortzerako Agiria

IPAR EUSKAL HERRIA-OCCITÀNIA ko SRIren SORTZERAKO AGIRIA: 2010/06/19an
sri.ipehocc@hotmail.com

Ekainaren 19an – preso politiko iraultzailerekilako nazio arteko elkartasun egunean – PAUen, Occitànian egin dugun Biltzar Nagusian, IPAR EUSKAL HERRIA-OCCITÀNIAko SRI komitearen (NAZIOARTEKO LAGUNTZA GORRIA) sortzea erabaki dugu.
Kapitalismoaren erreprezioa jasaten duten iraultzaile, langile ala proletario guziekiko elkartasun, sustengu eta laguntasun nahikeriaren ondorioz sortu da ; erreprezio hori bizi eta borrokatzen dugun tokian (gaur egun Baionan edo Pauen) ala Mundu zabalean izanik ere.
Erreprezioa mota desberdinetakoa izan daiteke : kanporaketa, Europako Estatuen menpe diren Euskal Herria-Occitàniko txakur zaindari lehialengandik jasaten den erreprezioa (administrazioa, polizia, lege errepresiboak, jendeen zainketa), ala duintasuna, populuen autodeterminazio, klaseen arteko justiziaren alde ari direnen kriminalizazioa edo atxiloketa. Erreprezio hori jasaten duten guziekin hor izanen gara. Faxistak edo aurkakoak agertzen badira haien bideko oztopoak izanen gara. Beraz, klase borroken tresna bateratu honen sortzea berri ona da menperatuen guzientzat.
Talde hau langile eta proletarioen askatasunaren eraikuntzan parte hartu nahi duten guziei idekia da. Kapitalaren biktimentzat egiazko nazio arteko elkartasun arma da.
SRIren historia elkartasun adierazpen borroken eta adiskidetasunean aberastua da. Sustraiak boltxebismoan aurkitzen dira eta ondoko perstona ezagun hauek aipa ditzakigu : Clara ZETKIN edo LÉNINE. Gure sortze eguna ez da kasualitatea, preso politiko iraultzaileekilako nazioarteko elkartasun eguna da. Karia honetara, "KEPA", gure laguna, gogoratzen dugu. Madrileko presondegian hil zen 1981eko ekainaren 19an, greba kolektiboaren ondorioz. Greba hau, gaur egun ere martxan den Estatu Espainol erregetza faxistak plantan eman zuen suntsiketa erregimaren kontra eramana zen. Hortarako, SRIren aldeko komitea elkartu da gaur Paueko espainol konsuladoaren aurrean PCE(r)-eko, "KEPA", gure lagunaren argazkia erakutsiz eta ondoko banderola hedatuz : "Preso politiko iraultzaileekin elkartasuna ».
Lehen bilkuran, biltzarrak egutegi kargatu bat finkatu du. Baina, Kapitalaren eta honen frantses eta espainol estatuen, nahiz mundu guzikoen, zurkaitzen eraso bortitzen emendatzeari ematen ahal diogun erantzun logikoa da. Preso politiko iraultzaileekilako gure lehentasunezko kanpainak eta kanpaina jarraikiak ondoko hauek dira : Georges Ibrahim ABDALLAH, lagun libaniar komunistari sustengua, bai eta Jann Marc ROUILLAN et Georges CIPRIANI, Action Directeko lagunei, PCE(r)eko lagun komunisteei, Faxismoaren aurkako GRAPOkoei, ezkertiar eta independistak diren lagun euskaldun guziei eta faxismoaren aurkako militante guziei.
Ipar Euskal Herria-Occitàniako SRIren aldeko komiteak deitzen ditu ildo hortatik borroka eraman nahi dutenak komiteari juntatzera. Zuk ere, gure Klase etsaiak, egin dituen krimen eta gehikeriak ordaindu behar dituela, guk bezala, pentsatzen baduzu, gurekin etor zaitez eta elgarrekin borrokatuko dugu, menperatuen aldean, egiazko Klase Justiziaren alde !
Gora klase eta nazio arteko elkartasuna!
Martirio iraultzaileei goresmenak !
NAZIOARTEKO LAGUNTZA GORRIAren alde, Lagunak, segi aintzina!
Egitarauak edo informazioak eska ditzakezu.
Hauen banatzen lagun gaitzazu baita komite berrien sortzean eta hedatzean zure herrian. Informazioak eta salaketak zure auzoan, herrian edo eskualdean jakinaraz itzazu. Faxisten aurkako elkartasuna eta nazioartekoa lagun itzazu eta honen alde jo ezazu.
PRES.O.S ( SRIaldeko komiteen orri berria)

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa zuek, borrokan tinko!